Bikoteka irakurtzen

Bikoteka irakurtzen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Hezkuntza Zientzien Institutuko Berdinen arteko Ikaskuntzari buruzko Azterketa taldeak sustatutako hezkuntza-programa da.

Programaren helburua irakurtzeko gaitasuna hobetzea da, funtsezkoa baita ikasleek eskola-arrakasta lortzeko. Proiektuan lanean hasten direnean, ikasleek egin behar dituzten jarduerak oso egituratua daude, baina aurrera joan ahala eta prozeduraz jabetzen diren heinean, ikasleek gero eta askatasun handiagoa dute.

Programaren bidez honako helburu hauek lortu nahi ditugu:

  1. Irakasleek joera inklusibo argiko metodologiak erabili ahal izatea.
  2. Euskara irakasteko bestelako metodologiak garatzea.
  3. Ikaslearen irakurmena eta, batez ere, irakurritakoa ulertzeko gaitasuna hobetzea.
  4. Familiak eskola-eginkizunetan gehiago inplikatzea.

Programa berdinen arteko tutoretzan izeneko teknika kooperatiboan oinarritzen da. Ikasle bikoteak osatzen dira. Ikasleetako bat tutorea izango da, hau da, jarduerari eutsiko diona; eta bestea, tutoratua; kide tutorearen laguntza egokia eta iraunkorra jasoko duena. Programa ikasleen arteko tutoretzaz eta familia-tutoretzaz baliatzen da.