Datuen Babeserako Lege Organikoa

Besteri datuak ematea

Adurtza ikastolak ez dizkio datuak hirugarren bati utziko. Datuak uztea beharrezkoa balitz, Adurtza ikastolak interesatuari bere datuak uzteko berariazko baimena eskatuko lioke.

Datuak ikusteko, zuzentzeko, mugatzeko, ezabatzeko, ezeztatzeko eta aurkatzeko eskubidea nola gauzatu

Datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, mugatzeko, ezabatzeko, ezeztatzeko eta aurkatzeko eskubidea gauzatu ahal izateko, eskaerak bidali ahal dituzue Adurtza ikastolen helbide elektroniko honetara: 010052aa@hezkuntza.net edo posta arruntez (Iturritxu Kalea, 8  01006 Vitoria-Gasteiz, Araba), erreferentzia moduan LOPD jarriz. Eskubide horiek gauzatu ahal izateko, eta Datuen Babeserako Agentziaren urtarrilaren 19ko 1/1998 Instrukzioan ezarritakoaren arabera, beharrezkoa da zuk zure nortasuna egiaztatzea zure NANren edo Zuzenbidean onartua den beste agiri baten kopia bidal diezaiozula Adurtza ikastolari. Edonola ere, zure erregistroko datuen aldaketa edo zuzenketa gunean bertan egin ahal izango da, aurrez erabiltzaile eta pasahitzarekin identifikatuz.