Elkarbizitza batzordea

Helburuak eta ekintzak

Birpasatu “BIZIKASI” modulua klaustroan eta jantokian.

Eusko Jaurlaritzako materialak heltzen direnean familiei luzatuko diegu prestakuntza hau.

Joan den ikasturtean martxan ipinitakoa “Elkarbizitza Proiektua”n txertatu eta OOGra eraman bere onespenerako

“JAKIN BEHARREKOAK” dokumentuan era islatu

HHko etapan sarrera erlaxatuagoak bermatzeko malgutasunez sartuko dira. Familiek hamabost minutuko epea izango dute eta geletaraino lagundu ahalko diete.

“Sentimendu Txokoa” antolatu “Zaintza Gela”ren barruan.

Lehenengo zikloko umeentzako erabilera emozioen kudeaketarekin eta auto- kontrolarekin erlazionatuta egongo da.

Ohartarazpen- sistematik kanpo egongo da honen beharra ikusten denean.

Beste LHko zikloetarako erlaxazioari lotuta egongo da. Momentu jakin batzuetan, ikasle batzuk atera ahalko dira:

  • eskura ipiniko ditugun erlaxatzeko teknikez baliatzera
  • edo haiek ezagutu eta menperatzen dituztenak erabiltzera.

Horretarako zerrenda ireki bat sortuko dugu. Irakaskuntza Taldeak erabakiko du nor dagoen. Behin beharra gaindituta aterako da zerrendatik.

Dena den, irakasle guztiek erabaki ahalko dute ikasle batek, era puntualean ere, behar duen eta zaintza gelako irakaslea abisaturik hara bidali.

Gela guztietan landuko dira aste batez teknika horiek. Gero erabiliko dira:

  • gelan bertan irakasleak erabakitzen duenean kurtsoan zehar
  • zaintza gelan, era autonomoan.

Ikasleen Batzordearen funtzionamendua indartzeko:

  • egutegia kurtsoaren hasieran finkatuko da
  • gaitegia zabalduko dugu: inauteriak, hamarretakoa, kurtsoaren bukaerako txangoak…
  • gai hauek denbora nahikoarekin aurkeztuko dira.

Jazarpenaren kontrako 8 saio prestatu iazko materialak erabiliz eta geletara eraman.

Tutoretza Plana berrituko dugu. Ekintza aktiboagoak, bai psikologikoki bai fisikoki, bilatuko ditugu.

Orain arte gainetik tratatu diren gai batzuei garrantzi handiago emango diegu: sexualitatea, hezkidetza, jazarpena...

Aurtengo jazarpenaren kontrako kanpaina txartelekin egingo dugu. Saiatuko gara familiak inplikatzen gero margo ditzaten.