EUSKARAREN EGUNA

EUSKARAREN EGUNA

Euskaraldiaren 11 egun bete-betei amaiera emateko abenduaren 3an Euskararen eguna ospatu genuen ikastolan. Herri-kirolak, mahai-jokoak, ipuin-kontaketa, zinema, dantzaldia… dena izan zaigu baliagarri euskara ahotik belarrira eramateko jai-giro alaian. Urtero Euskararen egunean egin ohi duen bezala Noski etorri zaigu bisitan eta haren dantzak eta txantxak denon gozagarri izan dira.