Hizkuntza Proiektua

Koordinatzailea: Eva Ortega eta Joseba Astola

Helburuak:

Proiektu luze honi hasiera ematen diogu aurten. Helburu nagusia izango da definitu zer tratamendu eman nahi diogun ikastolan curriculumean dauden hiru hizkuntzei: euskara, gaztelera eta ingelesa.

HNP programaren barruan gaudela aprobetxatuz, horretaz baliatu hiru hizkuntzen diagnosia egiteko eta haien trataera definitzeko.

Bikoteka irakurtzen eta Tertulia dialogikoak bezalako tresnak aurreko kurtsoan erabili genituen. Kurtso honetan sendotu eta egonkortu nahi ditugu.

Honekin lotuta, Irakurketa Plana egiteari ekingo diogu aurten. Horretarako, formakuntza jasotzen ari gara, Berritzegunetik.