Jantokia

jantokia

Kudeaketa zuzeneko jantokia dugu ikastolan eta ikasturte honetan 315 ikasle inguru geratzen dira bazkaltzera egunero. 

Eraikin bakoitzean jantoki bat dago.

2 urteko ikasleen jantokian 15 ikasle geratzen dira eta bazkaldu ondoren siesta egiten dute. Bi begiralek zaintzen dute haien bazkari aldia eta arduraduna Garbiñe Vázquez da.

Iturritxu kaleko eraikinean ia 300 ikaslek bazkaltzen dute egunero eta 13 begirale daude; 6, haur hezkuntzako haurrez arduratzeko eta 7, lehen hezkuntzakoez arduratzeko. Horrez gain hiru pertsona arduratzen dira Office zerbitzuaz. Arduraduna Leonor Igartua da.

Eraikin horretan, otordua bi txandatan antolatzen da:

  • 13:00etan Haur Hezkuntzako ikasleak eta Lehen Hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailako ikasleek bazkaltzen dute, 200 bazkalkide inguru guztira.
  • 14:00etan gainerako ikasleek bazkaltzen dute.

jantokiaEgunero zaintzen da nola bazkaltzen duten Haur Hezkuntzako haurrek eta gurasoei astero ematen zaie horren berri. Ez da egiten Lehen Hezkuntzako haurren kontrol berezirik, baina ikasleren batek gaizki bazkaltzen badu, gurasoei jakinarazten zaie.

Nahi duten ikasleek, eguerdian, eskolaz kanpoko ekintzaren batean parte hartzeko aukera dute.

Jantokiko begiraleak eta langileak Magui enpresaren ardurapean daude.