Programazioen Batzordea
Ikasturtean zehar egiten ditugun ekintza bereziak antolatu: Euskararen Astea, Gabonak, Agata Deuna, Inauteriak, S. Prudentzio….
-
Euskararen astea
-
Ikastolan urtero Euskararen Astean parte hartu.
-
Aste horretarako programaturiko lanak eta proposamenak bideratu.
-
Ekitaldiak prestatu, ideiak jaso, koordinatu eta aurrera eraman.
-
Balorazioa beste irakasleekin batera egin eta ikasturtearen bukaerako memorian txertatu.
-
Lehenengo hiruhilabetekoaren bukaerako jaialdia prestatu.
-
Mari Domingi eta Olentzeroren txokoa antolatu. Aurten San Ignacio eskolakoekin adostuta, Mari Domingi etorriko da gurera eta hemengo irakasle bat hara joango da.
-
Gabon kantak aukeratu, irakasleoi banatzeko.
-
Balorazioa egin gainerako irakasleekin eta ikasleekin eta ikasturtearen bukaerako memorian txertatu
-
Agate Deunari buruzko materiala bildu (historia, abestia...) eta ikasleentzako egokia zikloka banatu.
-
Egiten dugun jaia antolatu (taldeen ibilbideak eta merienda).
-
Balorazioa irakasle eta ikasleekin egin eta memorian sartu.
-
Ikastolako inauteriak antolatu.
-
Egitaraua prestatu, koordinatu eta aurrera eraman.
-
Kantak eta dantzak aukeratu, irakasleriari pasatu eta irakatsi.
-
Balorazioa egin gainerako irakasleekin eta ikasleekin eta ikasturtearen bukaerako memorian txertatu
-
Prudentzio Deunaren danborrada antolatu.
-
Egitaraua prestatu, koordinatu eta aurrera eraman.
-
Kantak eta dantzak aukeratu, irakasleei pasatzeko (eta irakasteko).
-
Balorazioa egin gainerako irakasleekin eta ikasleekin eta ikasturtearen bukaerako memorian txertatu