AZAROAREN 25A

AZAROAREN 25A

Ospatzeko egun tristea izan da hau. Tristea, iaz ospatu genuenetik, emakumeok hamaika bidegabekeria pairatu behar izan ditugulako eta ez delako amaitu gizonezkoek gutako askori eragindako indarkeria. Ospakizunari esker, ordea, konturatu gara denon artean indarkeria horren kontra eraikitzen ari garen horma gero eta sendoagoa dela. Ikustea besterik ez zegoen zenbat esku more zeuden beheko pasilloan prestatuko paperetan.