MARIDOMINGI ETA OLENTZERO IKASTOLAN

MARIDOMINGI ETA OLENTZERO IKASTOLAN

Aurten ere Maridomingi eta Olentzerok bisita egin digute ikastolan. Goiz alai zoragarria izan dugu. Lehendabizi txikitxoek haien jaialdia izan dute, nagusiek geletan haien prestakuntza lanak egin dituzten bitartean. Ondoren atsedenaldian txokolatea eta bizkotxoa dastatzeko aukera izan dugu. Zein gozoak zeuden!

Eguerdi aldera, Maridomingi eta Olentzero ikusi ditugu gela batean sartu, ikasleak labur-labur agurtu, atera eta etenik gabe alboko gelan sartzen. Horrela ibili dira tarte batez nagusien jaialdian sartu diren arte. Hor, hamaika kontu kontatu; eta beste hainbat bertso kantatu ondoren, agur esan digute datorren urtea arte.