Ikasturte hasierako informazioa

IKASTURTE HASIERA

Vitoria-Gasteizen, 2019ko irailaren 30ean

Familia horiek:

 Urtero egin ohi dugun bezala, idazki luze honekin ikasturte berrirako ONGI ETORRIA eman, eta ikastolako hainbat informazio luzatu nahi dizuegu.

 1. IRAKASLEOK

Hauek gara aurten zuen seme-alabekin lan egingo dugun tutore eta gainerako irakasleen izenak:

 HAUR HEZKUNTZA

2 urte A: Idoia de la Fuente / Itziar Mateos                           2 urte B: Jaione Gallastegui

Laguntzaileak: Garbiñe Vazquez / Estibaliz Argote

2 urtekoen jantokiko arduraduna: Garbiñe  Vazquez

3 urte A: Koro Martinez/ Aitziber Martin (Bere herena)               3 urte B: Saioa Pla

4 urte A : Naiara Mauleon                                                                   4 urte B: Edurne Abasolo

5 urte A: Ines Gonzalez de Matauco                                                  5 urte B: Aitziber Oviedo

Hko laguntzaileak: Marta Ruiz de Azua

                   LEHEN HEZKUNTZA

 

1.A: : Alaitz Larrañaga                                 1.B: Xabier Gonzalez

2.A: Lurdes Aguirregabiria/                         2.B: Nerea Otazua

        Begoña Jimenez( 1. Hiruhilabetean)

3.A:Nekane Triviño                                      3.B: Felisa Gonzalez / Itsaso Zavala (herena)

4.A:  Maixa Aranburu                                  4.B: Pili Martinez de Lagos (urriaren 15era arte)/ Olatz                        Zalacain

5.A:Ander Rico                                             5.B:Iker Martinez de Musitu

6.A: Enrike Arnaiz /Olatz Ormazabal

(herena)                                                       6.B: Pablo Diaz de Alda

 

ESPEZIALISTAK

  • Ingelesa: Teresa Fernandez (HH eta LHko 1.,2.,3.)

 Lourdes Bikuña (4.,5. Mailak) / Olatz Ormazabal (6. Mailan,herena)

  • Gorputz Heziketa: Yonatan Marrero
  • Musika: Rakel Erviti (HHtik 4.mailara)/ ??(5. eta 6. mailan, herena)
  • Aholkularia: Julene Lazkano
  • Hezkuntza Berezia: Edith M. Gongueta (lanaldi erdia) / Olatz Pagalday (lanaldi erdia)

                                    Jaione Vallejo

                                    Nahiara Gallastegui

  • Hezitzailea: Arantzazu Pinedo / Ainara Alonso
  • Jantokiko arduraduna eta laguntzailea: Leo Igartua Bere ordezkapenean: Jone Zamalbide
  • Logopeda: Jessica Amozarrain / Iñigo Legarza
  • Fisioterapeuta: Ana Belen Sanz
  • Sare Hezkuntza: Rakel Lopez Cuadrado
  • Laguntzailea: Amaia iturriaga
  • ZUZENDARITZA TALDEA
  • Zuzendaria: Eva Maria Ortega Urabain
  • Ikasketa Burua: Joseba Astola
  • Idazkaria: Kepa Martinez de Albeniz

2. ORDUTEGIA

  • Jardunaldi jarraian (goizez bakarrik). Aurten, ostegunetan ere ordutegi hori izango dugu.
    • GOIZEZ: 09:30etik 13:30era
  • Jardunaldi arrunta (goizez eta arratsaldez)
    • GOIZEZ: 09:30etatik 13:30etara
    • ARRATSALDEZ: 15:30etatik 17:00etara

 3. IRAKASLE ETA GURASOEN ARTEKO ELKARRIZKETAK

Edozein irakaslerekin hitz egin nahi izanez gero, tutore bakoitzak, zuen kurtsoaren hasierako bileretan, esango dizue zein den irakaslearekin hitz egiteko ordua.

Bi gurasook eskubidea eta eginbeharra duzue zuen seme-alaben eskolako informazioa jasotzeko. Komeni da, beraz, biak etortzea. Aldez aurretik abisatzea eskatzen dizuegu.

4. GELAKO BILERAK

Hemen duzue ikasturte hasierako gelako bileren egutegia. Bilera gehienak arratsaldeko bostak eta laurdenetan  izango dira. Bi urtekoena, 15:45etan.  Areto nagusian bilduko gara*

         HAUR HEZKUNTZA                                                        LEHEN HEZKUNTZA

  • 2 urte A eta B: urriaren 9an 
  • 1. maila A eta B   : urriaren 1an
  • 3 urte A eta B: urriaren 28an 
  • 2. maila A eta B   : urriaren 1an
  • 4 urte A eta B: urriaren 29 an
  • 3. maila A eta B   : urriaren 2an
  • 5 urte A eta B: urriaren 22an
  • 4. maila A eta B   : urriaren 2an

 

  • 5. maila A eta B   : irailaren 30ean

 

  • 6. maila A eta B   : urriaren 8an

5. EBALUAZIO-TXOSTENAK

Lehen hezkuntzan: ikasturtean zehar zuen seme-alabei buruzko hiru ebaluazio-txosten emango dizkizuegu, hiruhileko bakoitzaren amaieran.

  1.  Txostena: abenduaren 19an
  2. Txostena: martxoaren 26an
  3. Txostena: ekainaren 18an

Haur Hezkuntzako 2 eta 3 urteko umeen familiei ebaluazio txosten bana emango dizuegu ikasturtearen amaieran, eta 4 eta 5 urteko umeen familiei bina txosten, otsailean lehena eta ikasturte amaieran bestea.

6. FAMILIA ELKARTEA

Ikastolan IKASBERRI Familia Elkartea dago. Hilero elkartzen dira, hilaren azken astean, 15:30etan eta bilerak irekiak dira. Edonor hurbil daiteke eta bertan parte hartzeko gonbidapena luzatzen dizuegu. OSO GARRANTZITSUA DA ikastolako funtzionamendurako familien inplikazioa erakunde honetan.

BERAIEKIN  HARREMANATZEKO

  • Facebook: AMPA Ikasberri
  • ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK:

Koordinatzailea Izaskun Lafuente da.           676 84 03 55

adurtza.ikasberri@gmail.com

  • GAINERAKO GAIAK:

ikasberri@denoneskola.org

7. ARAUTEGIA

Elkarbizitzan laguntzeko hauexek dira bete beharreko arauak:

  1.  SARRERAK ETA IRTEERAK

 

Lehen Hezkuntza

Ikastolara sartzeko ohiko orduak goizeko 09:27ak eta arratsaldeko 15:27ak dira. Umeak lehenago etortzen badira kontuan izan  ez dagoela zaintza zerbitzurik eta zuen ardurapean geldituko direla.

Ikastolako ateak, sartzeko ordua baino bost minutu beranduago, itxiko dira. Tarte horretatik kanpo etortzen direnek, DERRIGORREZ, zuzendaritzara joan beharko dute Honetan zorrotz jokatuko dugu denon onurarako. Berandu iristeak, ikasgeletan dauden ume eta irakasleen lana oztopatzen du eta zuen seme-alabak, egunero eta garaiz heltzeak duen garrantziaz ohartaraztea, beharrezkoa ikusten dugu.

HHko hesiko atea, malgutasuna dela eta, irekita mantenduko denez 10 minutu gehiago, DEBEKATUTA EGONGO DA LHko IKASLERIARENTZAT  handik sartzea.

Haur Hezkuntza

2 urteko geletan, aldiz, eta bileran aipatu genuen moduan, malgutasunez jokatuko dugu.

Beste HHko mailetan 15 minutuko epea izango dute ikastolara sartzeko. Familiek geletaraino lagundu ahalko die.

HHKO ATEAN LEHENENGO MINUTUETAN LEHENTASUNA GARRAIATUEK izango dute.  Eskuineko eskailerak libre utziko dizkiegu.

LHko lana errespetatzeko , MESEDEZ, EZ SORTU ZARATARIK ETA, PASABIDEETAN, ZUEN ESKUINEKO ALDETIK JOAN ZAITEZTE!

Azkenik, kaleko semaforoa errespeta dezazuela eskatzen dizuegu. Honekin batera, AGURRAK EUSKARAZ EGITEA ASKO ESKERTUKO DIZUEGU, umeengan zuen ereduak eragin handia dauka eta.

  1. PASABIDEAK

Familiak ezin izango dira, eskola orduetan, hauetatik ibili edo geletara joan premia handiko kasuetan izan ezik.

Ez dira onartzen azken uneko elkarrizketak geletako ateetan. Ohar zaitezte irakaslea zuekin dagoen bitartean ikasleak bakarrik daudela eta lehentasun osoa dutela.

Gurasorik edo arduradunik ume baten bila etortzen bada edo berandu ailegatzen bada, zuzendaritza egoitzatik pasatu behar du eta atezaina edo zuzendaritzako bat umearen bila edo umea eramatera joango da.

Zerbait esan behar badiozue irakasleari, egizue emailearen bidez edo ohar batekin edota seme-alaben bitartez.

  1. HUTS EGITEAK

Hutsegite guztiak justifikatu egin behar dira, emailen bidez edo idatzitako ohartxo baten bidez. Hutsegitearen arrazoia tutoreari jakinarazi behar diozue. Guk eskola- absentismoari buruzko argibidea Administraritzari ematen diogu.

GARRAIATUTAKO UMEEN FAMILIEK ERE, autobuseko zaindariari abisatu behar diozue, DERRIGORREZ. Berdin, zuek erabakitzen baduzue bere bila etortzea edo arazoren bat izan duelako, egunean zehar ikastolatik joan behar izan badu.

Ikasleren bat eskolak amaitu baino lehen atera behar baldin bada edo ekintza batean parte hartzeko ezintasunik badu, prozedura berbera jarraituko da, hau da, gurasoek edota tutoreek idatzitako ohar batekin jakinaraziko diote irakasleari. Legezko tutorea ez den norbaitek bere bila etorri beharko duela uste izatekotan, kurtsoaren hasieran beteko dugu ikastolak emandako txantiloia, baimenduetako pertsonen datuekin.

  1. JANTOKIA

              Ohiko bazkalkideek edozein gorabeheraren berri (huts egiteak, dieta aldaketak....) arduradunari helarazi beharko diote ahalik eta lasterren. Tfno: 651703292, goizeko 11etatik aurrera, edo bestela e -mailez jantoki@adurtzaikastola.com

            EPEZ KANPO IZENA EMATEN DUTEN BEHIN BETIKO BAZKALKIDEEK, EZ DUTE PLAZA ZIURTATUTA begiraleen ratioan eraginik ez dutelako.

Nahiz eta bakarrik astean behin geratu, aurten behin betiko bazkalkidea izango zara.

            Behar beharrezkoa bada, aukera dago jantokia egun solteetan erabiltzeko, baldin eta lekurik balego eta 48 ORDU AURRETIK eskatzen  bada. Dieta bereziak ere 48 orduekin eskatu beharko dira. Izena ematean ordainduko da (5,20€).  Bi leku egongo dira HHn eta beste bi LHn. Ezin izango dugu ziurtatu behin-behineko bazkalkide horiek bere gelakideekin bazkalduko dutenik.

              Urriaren 15ean, arratsaldeko 17,15etan, jantokiko bilera informatiboa izango da. Behar beharrezkoa da bazkalkideen familiak etortzea, informazioa jasotzeko eta guztiok jabetzeko zerbitzu honen funtzionamenduaz, araudian eta bere aplikazioan oinarrituta baitago.

            Argi izan beharko dugu, jantokia ez dela, heziketaren kasuan bezala, legezko eskubidea, baizik eta Administrazioak ematen duen zerbitzua eta ikastolak  posiblea duela  -protokoloari jarraituz-  kanporaketak aurrera eramatea. Umeen portaerak jantokiko funtzionamendua oztopatzen badu, horrela egingo da.

  1. HAMARRETAKO OSASUNGARRIA

HHn, patiora atera baino lehen, fruta banatzen zaie ikasle guztiei.

LHn, ikasleek 2018-19ko kurtsoan sortutako zerrendan dauden produktuak ez ekartzekotan, GABONAK ARTE, moldatze epe moduan, fruta bat emango zaie.

  1. SAKELEKO TELEFONOA, ARGAZKI MAKINA,..

Ikasleek ezin dute sakelako telefonorik, argazki makinarik, musika tresnarik eta abarrekorik ikastolara ekarri. Horrelakorik irakasle batek aurkituz gero, bakarrik senide bati bueltatuko dio. Telefonoz hitz egitea ezinbestekoa izatekotan ikastolako telefonoa erabiliko lukete.

  1. BOTIKAK

Printzipioz, Ikastolan irakasleek ez dute botikarik banatuko. Larrialdi bat gertatzea posiblea denean (alergia etab.) , ezinbestekoa izatekotan, beharko dira:

  • Medikuak sinatutako informea.
  • Familiaren baimen idatzia.
  1. IKASTOLA ETA FAMILIEN ARTEKO KOMUNIKAZIOA

Ikastola eta familien arteko komunikazioa, aurten ere, emaileen bidez egingo da. Baliabide hau ez edukitzekotan, paperean jasotzeko aukera egongo da. Oso garrantzitsua da korreoa irekitzea informazioa jasotzeko. Zuen ardura dela gogoratzen dizuegu. Jantokiko arduraduna, tutore eta zuzendaritza taldekoekin ere, harremanetan egoteko, bide berdinaren bidez egin dezakezue.

Ikasturte honetan berriak diren familiei erabiltzailea eta pasahitza emango zaie, baita erabiltzeko orientabideak ere. Aldi berean, familia guztioi animatu nahi zaituztegu korreo elektronikoa erabiltzen hastera. Hori erabiltzen ikasteko laguntza behar baduzue, hemen gaituzue.

 

 

  1. BABESTASUN-ZANTZUAK JAKINARAZTEKO BETEBEHARRA

“Ikastetxe honek honako hau jakinarazten die gurasoei: Haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babesteko Eusko Jaurlaritzaren Legearen arabera (otasailaren 18ko 3/2005 Legea), ikastetxean uste bada ikasleren bat babesgabetasun-egoeran dagoela susmatzeko zantzuak daudela, hau da, uste bada ikasle horren zaintzaileek bere funtzioak betetzen ez dituztela, ikastetxeak egoera hori jakinaraziko die gizarte- zerbitzuei, legeak hala aginduta. Jakinarazpena eginez gero, horren berri emango zaio ikaslearen familiari.”

 

 

Besterik gabe, agur bero bat.

 

 IKASTOLAKO ZUZENDARITZA ETA  IRAKASLEOK