MATRIKULAZIO-GARAIA

MATRIKULAZIO-GARAIA

Ikasle berriak matrikulatzeko epea urtarrilaren 28tik otsailaren 8ra zabalik egongo dela jakinarazi nahi dizuegu.

Urtarrilaren 28an, astelehena, 17:15ean bilera bat egingo dugu ikastolako aretoan informazioa emateko gure ikastetxeaz eta eskaintzen diren zerbitzuez. Bilera amaitu ondoren, nahi duten familiek aukera izango dute ikastolako instalazioak bisitatzeko.

Urtarrilaren 29an eta 30ean 16:30ean, Dantzari plazako  eraikinean, nahi duenak bi urteko gelak bisitatzeko aukera izango du.

Urtarrilaren 29an, asteartea, 17:15ean,  EKIALDE BHIko irakasleak 6. mailako gurasoekin bilduko dira liburutegian haien ikastetxeaz eta eskaintzen dituzten zerbitzuez hitz egiteko.

Urtarrilaren 31n, osteguna, 18:00etan EKIALDE BHIk ateak irekiko ditu ikastetxea ezagutu nahi duten guztientzat.

Bestelako argibiderik behar izanez gero, zain gaituzue astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara eta 15:30etik 15:00etara ikastolako idazkaritzan eta 945136822 telefonoan.