Bizikidetza proiektua

Koordinatzailea: Eva Ortega

Helburuak:

Elkarbizitzarako hezkuntzak garrantzi handia dauka hezkuntza-komunitate kide guztien ongizatean, ikasleen garapen pertsonal zein sozialean eta haien errendimendu akademikoan. Horregatik aurten ikastolako helburu nagusieenetariko bihurtu da eta iaz hasitako bideari jarraipena eman nahi diogu.

  1. Lehengo zeregina izango da A.I.A.n agertzen den araudia laburtu eta era sinple batean berridatzi. Horrela ikastolako partaide guztiek ondo ulertuko dute zeintzuk diren elkarbizitzaren kontrako portaerak, -Dekretuak esaten duen bezala 3 kategoria desberdinetan sailkatuta- eta hauek izatearen  ondorio zehatza.

  2. Bukatu bezain pronto, jakinaraziko diegu  ikasleriari, familiei, irakasleei eta ikasleen ardura duten guztiei. Hau egiteko bilatuko dira forma egokienak, talde bakoitzari moldatuak. Adibidez, ikasleentzat tutoretzetan lantzeaz aparte horma- irudiak sortuko dira espazio ezberdinetan ipintzeko …..

  3. Bestetik, Dekretuak agintzen du ezin direla neurri zuzentzaileak martxan ipini familiari komunikatu gabe. Hori dela eta, Zuzendaritzak sortu ditu, dokumentu ofizialetan oinarrituta, ohartarazpen desberdinak. Hauen ikerketaz arduratuko da eta behar diren bezainbeste moldaketak egingo ditu.

  4. Portaera desegokiak direnen kontrola egiteko erremintak ere bilatzeaz arduratuko da

  5. Baina ezin dugu ahaztu benetako arrakasta izateko, batzordea ez dela nahikoa. Horregatik, Administrazioak eskatzen digun bezala, hezkuntza-komunitate osoaren partaidetza ziurtatu behar dugu. Eta hori ere batzordeak bideratuko du:

  • Behatokia sortu (Ikasleen asanblada badago funtzionamenduan)-

  • Talde dinamizatzaile bihurtu.

  1. Azkenik,  ebaluazio batzuk egingo ditu: patio jolasak, patruila berdearen funtzionamendu egokia, etab.